XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lenengo atalaren azken-izki gelditzen direanean, d beti t -egiten da: g be geyenez bai; r biguna, sarri l.

D ta t abots alkarrkideak mingain-agiñetatiko abotsak dira: d biguna, t gogorra.

Abots biguna bere kide dan abots gogorrera itzultzea, edozein izkuntzetan sarri jazo oi da-ta, euskeran be beste orrenbeste agitzea ez da arrigarri; baña g berez eztarri- aosapaitiko abotsa izanik, d bailitzan, agiñetatiko abots gogorrera itzultzea, ziñez gauza bakana, izkuntzetan askozaz be gitxiago ikusten dogun aldakuntza da.

R biguna ta l mingañetiko abotsak dira: r dardaraduna, 1 ainbakoa ta min-uyakin egiten dogun abotsa; baña abots bi oneitan lenen mingaña darabilgu-ta, bata bestera aldatzea ez da arrigarri.

Gediña ulduaz azken-izkitzat gelditzen danean, d beti t egiten dala esan dot.

Ona emen ori on egiten daben itz bikoitzak.

Ard(i + alde = artalde; + antzu = artantzu; + azi = artazi (artezi, artesi); + aizturr = artaizturr; + eli = arteli; + ezne = artezne; + ile = artile (artille); + ule = artule; + egi = artegi, baldin itz onen atzizkia egi ba-da, izan daiteken lez.

Urrengo doazan itzen lenengo atala "burd(i " ren aldakuntza da: burtardatz, burtakerr, burtalbo burtarasa (burtaresa), burtaga, burtarrai (burterrai) burtasto, burteda (burtede), burtegun (burtigun), burterralla, burterresto (burterrestu) burtesi, burtesto, burtetxe burtetza, burtirrizko, burtoe, burtol, burtorratz, burtorrazi.

Gurdiren aldakuntzak bardiñak dira: gurtardatz, gurtakerr, gurtaga, gurtetza, gurtede, gurtesi gurtetxe gurtigun etc.

Idi: itaurre, itaurreko, itaurrlari, itegi, it(h)egun, iteuli, itondo. Eperdi iperdi naiz ipurdi: epertargi, ipertargi, ipurterre, ipurteste. Erdi(ird): erthordi, irtiriki, irtidigi, ertullan. Andi: antuste; zaldi: zaltuts. Senide: senitarrte, senitarrteko, senitezkontza, senitasun. Iñude (unide): iñutaurr, iñutume, unitaurride. G be t izatera itzuli oi da sarri-sarri. Ona emen. Arg(i): artizarr, arturratu, arturratze.